Naturan kokatua dagoen XVII.mendean eraikitako baserri zaharberritua da Ziasoro nekazalturismoa, Zizurkil udalerriko Buztin bailaran kokatua, malda txikiko eta eremu zabaleko zelaigune batean. Herritik 2,5 kilometrora eta Donostiatik 20 minutura. Euskadi ezagutzeko toki aproposa da eta Gasteiz, Iruñea eta Bilbotik ordubetera dago.
Ikuspegi eder, inguru lasai eta menditsuko eremu berdean aurkitzen da. Gune zabalak eta bista ederrak, non isiltasuna eta lasaitasuna sosegu eta erlaxazio egun batzuk pasatzeko konpainia paregabe izango diren.
Bainugela elkarbanatuko bi logela bikoitz eta bezeroen zerbitzura dituen egongela (telebistarekin) eta terraza ditu, baita wifi konexioa ere. Gosariak ere eskaintzen dira.
Landa giroaz goza daiteke baita nekazaritza ustiapen eta animaliez ere. Ibilaldiak, mendizaletasuna, bizikleta ibilbideak, natura ... aurki daitezke Ernio eta Aralarko mendietatik hurbil. Aldi berean, kilometro gutxira hondartzaz, itsasoaz, gastronomiaz, ... ere gozatzeko aukera eskaintzen du. Pagoetako Parke Naturala, Leitzarango biotopoa, Larrauleko Museo etnografikoa, Tolosako azoka, sagardotegiak, zaldi-eskola, golfa, ...bisitatzea gomendatzen dugu.