Zelaieta Berrik Bizkaiko golfora ikuspegi zoragarriak ditu, Lekeitioko Itsasargitik Larrungo mendi tontorrera bitartean ikus daiteke. Andutz mendiaren eta Mendatako itsas bazterraren artean kokatua dago. Etxetik harrizko hondartzara (3 km) joateko aukera dago, zelai berdeez inguraturiko bideetatik. Hondartza honetan Deba eta Zumaia arteko itsaslabarra ikus daiteke, hain famatuak diren flysak (geruza bertikalak) barne.Inguru guzti honetaz gozatzeko, etxeak, guztiz ekipatutako sukaldea, berogailu zentrala eta hidromasajea eskaintzen ditu besteak beste. Etxearen inguruan zuhaitzez eta landareez osaturiko lorategi ikusgarria dago. Altzariak eta barbakoa barne.