Zadorra Etxea nekazal auzo batean dago, Aguraingo hirigune historikoaren ondoan. Agurain, dituen armarri nobiliario eta jauretxeengatik bereizten da. Etxeak iritsbide ona eta lasaitasun handia du, gainera, kirol, kultura eta komertzio zerbitzuak gertu ditu. 200 urte baino gehiagoko laborantza etxea da, bioeraikuntza materialekin eraberritua, eta eguzki energia eta energia termikoa ditu. 5 logela bikoitz ditu, bainu, satelitedun TB eta WIFI-dunak. Honetaz gain, soilik bezeroentzako den sukalde-jangela bat, aparkaleku zabala eta lorategia ditu. Agurainek 4000 biztanle baino gehiago ditu, eta Gasteiztik 20 minutura eta Bilbo, Donostia eta Iruñeatik ordubetera dago. Aitzkorri-Aratz eta Entzia Natur Parkeak eta Mendixurreko Ornitologi Parkea (Garaioko hondartzen ondoan) 10kmtara daude, eta 20 km baino gutxiagora dago Nafarroako Urbasa Parkea. Agurain beti izan da igaro lekua, N-1 eta Santiago Bideak adierazten duten bezala. Arabar Lautadaren erdigunean kokatua, nekazal laborantzaz inguratutako herria da. Interes Amankomuneko Leku izendaturiko bertako basoak ere aurki ditzakegu; harizti eta pagadiak. Arkeologi aztarnak ugariak dira, Sorginetxe eta Aizkomendiko dolmenak eta Mendiluzeko Cromlech-a, esaterako. 5 minututara Gazeo eta Alaitza elizetako margo gotikoak bisita daitezke. Honetaz gain, inguruko herri guztietan hegaztiak behatu ahal izateko aukera errazten duten ureztatze urtegiak daude. Udazkenean ohikoa da onddo eta mota guztietako zizen bilketa, pagausoen iragaite garaia ere izanik.