Baserri guztiz berria da Usotegi, 2010. urtekoa, eta txakolin-mahastiez inguratuta dago. Getariako bista bikainak ditu.
Leku ikusgarria da atseden hartzeko eta naturaz gozatzeko.
Nekazalturismoak 5 gela, 2 apartamentu eder eta luxuzko estudioa ditu. Horrez gain, berokuntza zentrala, sukalde komunitarioa, egongela eta irakurtzeko gela ere baditu. Usotegi 5 minutura dago Getariatik. Getaria Gipuzkoako kostaldeko herri ederra da, marinel tradizio handia, jatetxe ospetsuak, hondartzak, kirol-portua eta paisaia ikusgarria dituena.
Handik kilometro gutxi batzuetara Zarautz, Zumaia eta Debako hondartzak daude, besteak beste. Mendi-ibiliak egiteko, bisita gidatuak, Balenciaga museo ospetsua ikusteko, uretako jarduerak, parapentea, bizikletaz ibiltzeko aukera dago.
Donostiatik 15 minutura eta Bilbotik 45 minutura gaude.