Urkiola enea oraintxu eraikitako etxe bat da, Arabako Legutiano herriaren erdialdean kokatua. 3 solairuko garaierarekin, beheko solairua 3 kotxeko ahalmena duen garaje gisa moldatua dago; Urkiola eneak 4 gela bikoitz handi ditu (osagarrien aukerarekin), telebista eta musika ekipamendua duen egongela zabal bat (bozgorailuak gela guztietan), 3 bainugela, 16 pertsonako ahalmena duen tximiniadun jangela errustiko bat eta billar bat duen ganbara terrazaduna. Legutiano herriak 1.400 biztanle inguru ditu eta bai elikadurarako oinarrizko zerbitzuak (okindegia, harategia, arrandegia…), eta baita ostalaritzakoak ere ( taberna, jatetxeak) eskaintzen ditu. Arabako probintziako iparraldean kokatua, Vitoria-Gazteiztik 12 km.tara eta Bilbotik 50km.tara, Santa Engracia urtegiaren ertzean aurkitzen da Legutiano eta aisia alternatibo gisa 18 zuloko golf zelai bat (Larrabea), regata zelai bat eta Euskal Herriko 2 gailur esanguratsuenetaz gozatzeko aukera ematen du, Gorbea eta Amboto zehazki.