XVI. mendeko baserri hau ondare historiko izendatua izan da, bertan “lagar de sidra” edo “tolare” bat baitago. Baserri honek eraikuntza independiente bat du, agroturismo edo nekazalturismoa. Hiru logela ditu (12m² batazbeste), bat komuna barruan duela eta beste biak elkarbanatzeko komuna, erabat ekipaturiko sukaldea, eta jangela. Logelak edo etxe osoa alokatu daitezke. Inguru zoragarri batean kokatua, 20 hektarea dituen zelai, baso, fruitarbolaz eta amuarrainez beteriko errekatxo batez inguraturik dago. Nekazal-abeltzantza ekintzak daude ( behiak, ardiak, oilaskoak) eta hauetan parte hartzeko aukera dago. Inguruan burutu daitezken beste ekintza batzuk: xenderismoa ( Leitzarango biotopoa, Pagoetako Parke Naturala, Ernioko mendia), mendi bizikleta, zaldi harataula ( 1Km tara), pony-ak. Sagardotegia 100metrotara. Donostiatik 15 minututara gaude. Urte osoan irekita.