Berritutako harrizko baserria. Bere baserriko izaera mantentzen du, etxekoak zien harri eta gapirioekin. Kokapena ezin hobea da Andutz eko magalean eta itsaso ondoan, izugarrizko labarretatik gertu. Itsasora gerturatzeko zelaiz inguraturik dauden bidexkak daude eta zelai hauetan zaldi eta behorrak alha dira. Txerturi-Goikoak nekazalturismorako sarrera independientea du. Tatxuelaz hornituriko atari sendo batetatik du sarrera. Komuna eta T.V duten bost logela bikoitz, ordezko lau ohe, sukalde-jangela eta T.V. duen egongela bat du. Hari musikala ere badago. Barbakoa eta berdegune bat du eta sukaldea erabiltzeko aukera izango duzue. Deba, Mutriku, Getaria eta Zarautz eko hondartzetatik minutu gutxitara gaude.