Gure etxea XVIII. mendeko baserria da, bere egur eta harrizko egitura mantenduz eraberritua. Mendiz inguratuta, naturaren erdian kokatuta, Usurbilgo erdigunetik 2 kilometrotara dago.
Hiriguneetatik gertu egoteak; Donostia (5 Km), Biarritz (45 Km), Bilbo (89 Km), Iruña (65 Km), Gasteiz (90 Km) eta hondartzen gertutasunak; Kontxako hondartza (5 Km), Orioko hondartza (9 Km), Zarauzko hondartza (15 Km), Zumaiako hondartza (22 Km), bisitariari tradizio kulturala zein natura eta aisiaren arteko armonia zoragarria eskaintzen diote, oporraldi ahaztezin batzuetarako.
Ingurune paregabea lasaitasunaz eta naturaz gozatuz Donostia eta kostako herrixkak ezagutzeko.