<p>Larrabasterrako (Sopela) auzoan kokatuta dago. Duela gutxi eraikitako etxea da. Xehetasunik txikienei ere erreparatu diegu, bidaiaria bere etxean egon balitz bezala senti dadin.<br />Logelek hainbat estilo dituzte, eta bi solairutan banatuta daude. Guztiek bainugela dute.</p>
<p>Uribeko eskualdean kokatuta dago. Etxearen kokapen estrategikoari esker (hondartzatik 5 minutura), hainbat jarduera egin daitezke, hala nola itsaslabar ikusgarriei begiratu, Urdaibaiko erreserba naturala bisitatu, Gaztelugatxe, Sopelatik hurbil dauden herri bitxiak (Plentzia, Gorliz, Armintza, Bakio, Bermeo...) eta baita Bilbo eta haren Guggenheim museoa ere.<br />Halaber, metro-geltokia etxetik 5 minutura dago. </p>