Berrobin dago, Tolosatik 5 km-ra. Duela gutxi eraikitako etxea da. Bi apartamentu ditu, bakoitzak 3 gela bikoitz dituela. Aukera dago etxe oso moduan alokatzeko (gehienez, 16 pertsona).
Jabeek 20 urte baino gehiago daramatzate produktu ekologikoak landatzen. Orain, kalitateko ingurumena defendatzeko konpromisoari eutsiz, zurezkoa osorik den etxe hau eraiki dute. Behar bezala betetzen dituzte baliabide naturalak erabiltzearen inguruan aplika daitezkeen arau guztiak.
Zurezko eraikuntzako ohiko eraikuntzak baino isolamendu termiko handiagoa lortzen du; beraz, eskaera energetikoa ere txikiagoa da.
Etxearen kanpoaldea nahiz barrualdea diseinu berritzailearengatik nabarmentzen dira. Sukaldea, jangela eta egongela lotuta daude beheko solairuan, eta sabaia irekita dago, teilaturaino, 5 metro baino gehiagora. Horrela, leku zabal eta erosoa sortzen da. Apartamentu bakoitzak hiru logela bikoitz, 2 bainugela oso, sukaldea guztiz hornituta, jangela, egongela telebistarekin eta arkupe zabala ditu. Lekuaren lasaitasunaz gozatzeko ezin hobea da. Apartamentuetako bat ezgaitasuna duten pertsonentzat guztiz egokituta dago.
Uzturre mendiaren hegaletan dago kokatuta, eta handik hurbil, Leitzarango biotopo babestua eta Aralar, Aizkorri-Aratz eta Pagoetako parke naturalak daude. Leku egokiak dira mendi-ibiliak egiteko, bizikletaz ibilbideak egiteko edo paseatzeko, naturaz eta paisaia ikusgarriez gozatuz.
Gipuzkoako kosta 20 km-ra dago gutxi gorabehera.
Gipuzkoaren erdi-erdian dago, Donostiatik 30 km-ra, Iruñetik 57 km-ra, Gasteiztik 86 km-ra eta Bilbotik 95 km-ra.