Satzu Landetxea Ubila-Urberuaga auzunean dago, Markina-Xemein herritik 3 km-tara. Naturak inguraturiko gune lasai eta atseginean. Inguruan señalizaturiko hainbat mendi ibilbide dago. Euskal Herria ezagutzeko abiapuntua ezin hobea da. Kostaldetik gertu dago (15km); Gasteiztik 72, Donostiatik 74 eta Bilbotik 52-ra.
Berriztatutako XVI. mendeko baserri-etxea da, berezko estiloa duen diseinu batekin berriztatua. 2 solairu, ganbara eta beheko sua, sukaldea eta komunak dituen 80 metroko erabilera anitzeko gune zabal eta argitsua.
Satzu landetxeak kultura, enpresa, kirola eta aisialdi arloko ekintzez gozatzeko aukera ematen dizu, hauek guztiak, landa ingurunean. Landetxearen inguruan mota ezberdinetako kirolak praktikatzeko aukera dago: espeleologia, eskalatzea, xendazaletasuna, piraguismoa, etb.
Landetxeak, bilerak eta lantegiak egiteko horniturik dagoen tartea ezezik (proiektore, bideoa, harigabeko lotura,...), garapen artistikorako azpiegitura ere eskaintzen dizu (tailerrak, tresneria,...)