Perlakua Saka, Arriola auzoan dago, mendi artean eta itsasora eta Debarako ikuspegi zoragarriekin. Baserria aspaldiko abeltzaintza da, ´Marques de Saka´, 1897tik dagoena, eta orain Arrizabalaga familiak kudeatzen duena. Ez dugu galdu abeltzaintzaren ohitura eta ogibidea eta urtero ´Marque de Sakako´ zezenak, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako probintzietako jaietako zezenketetan protagonista jarraitzen dute izaten. Perlakua baserria zaharberritua izan da eta nekazalturismo, taberna eta jatetxean bilakatua, bere landa egitura eta zenbait haga mantenduz, egurra, harria eta adreilua nahastuaz eta ingurua hobetuaz. Nekazalturismorako sarrera independentea da. Barruan 6 logela bikoitz bainudun eta telebistarekin daude, hauetako bat ezinduentzako egokituta dagoelarik. Bezeroaren erabilerarako tximinia eta telebista duen egongela, eta egongelatxo oso eroso bat. Aipatu behar da ostatuan dauden altzariak jabearengatik berreskuratu eta berriztatuak izan direla. Gosariak, bazkariak eta afariak Saka jatetxean, bertako jakiekin. Nekazalturismoak eta inguruak eskaintzen dituen aisialdi ekintzak asko dira: basoak, txangoak, ibilaldiak, xendezaletasuna, ikuspegi panoramikoak eta Deba, Mutriku eta Zumaiako hondartzetatik gertutasuna.