XV.mendeko Euskal baserria dugu Peluaga, 1999an guztiz zahar-berritua. Eraikuntza bertako harri eta egurrez osatua da, gainera xarma berezia eskaintzen duten koloreez margotua dago. Baserriak 1.100 m2 ditu, hiru solairutan banatuta daudelarik, beheko solairuan, arrera lekua, telebista, irakur gela, sukaldea, komuna, jangela eta portxea ditu. Lehenengo solairuan: sei gela bikoitz, bakoitza bere bainugelarekin eta kalefakzio automatizatuarekin. Bigarrengo solairuan: ganbara eta egurrez egindako estalkia ikus daitezke.Peluaga, Aiako Harria parkeko sarreran kokaturik dago, ingurunean, bailarako jatetxerik gomendagarrienak daude.Peluagara iristeko, lehenik, Oiartzungo herriko plazara zuzendu behar da, ondoren Irun-Gurutze bidea hartu eta 2 kilometrotara, Gurutze auzoan, Arkale bidea hartu eta kilometro terdira dago. Donostiatik 10 minutura eta Hondarribiatik 8 minutura dago. Autobus zerbitzua era badago.