Lurralde Partzialeko Planek kalifikatzen duten bezala, Pagorriaga baserria Murumendi tarte interes naturalistiko barnean kokaturik dago. 700 metrotako alturan dago, izugarrizko paisai bista ederrekin. Atayala non itsasoa ikusten den, Ambotoko mendilerroa, hegoaldeko eta gipuzkoako iparekialdeko mendi gehienak, Murumendi magalean eta Beizamako biotopoa, Gipuzkoako harizti haundiena, hasten den sakanetik hurbil. Lurpea “krastico”-a da, kobazuloak, leizeak, dolimak, iturriak eta ur-jauziak dituzten errekatxoak sortu ditu. Flora gorostiz, haginez, pagoz, lizarrez eta oreinek garbitutako zelaiz osaturik dago. Fauna ere oso ugaria da: basurdeak, azeriak, azkonarak, mendi katuak, orkatzak, egazti ugari eta erreketan amuarrainak. Teilatua “a dos aguas” duen eraikuntza karratuko baserria da. Paretak harri eta eustorez eraikiak dira eta estruktura egurrezkoa da. Erabat berritua aurkitzen da. Goiko zatia (ganbara) nekazalturismo erabilerarako egokitua dago: 4 logela, 2 egongela ( bat tximenearekin), 2 komun eta sukalde bat. Baserri inguruan dauden 19 hektarea ditugu, non alerce-pinu baso heldu bat dugun (40.50 urte), haritz eta pago baso bat eta mendi mixtoa ( pinuak, pagoak, haritzak, urkiak, sahatsak, arantzeak eta baso hutsuneak) non oreinak ere alhatzen duten. Abeltzantza oinarria orein emeek osatzen dute adin piramide batean; 70 birsorkuntzakoak, 5 ar heldu, bareto eta primalak ( urte betekoak, hauek dira merkaturatzen den produktu oinarria) eta urtean bertan jaiotakoak. Gainera ardi, epotx diren ahuntzalde eta hesiko abere ezberdinak aurkitzen ditugu. Oreinak gehienbat baserriko soroez elikatzen dira eta noizean behin ( negu, edoskitze garaian) sarale eta zituz ( garagar, arto, olo, erremolatxa…). Baserriak eguzki eta eolitiko energiaz asetzen da eta egurra erabiltzen du erregai.
ZERBITZU GEHIGARRIA:
Aldez aurretik adostutako afari / bazkariak. 15,00€ eta 25,00€ truke, denboraldia eta menuaren arabera. Denboraldiko produktuekin emana.