Aiatik 1Km-tara eta Orio eta Zarautzeko hondartzetatik gertu dagoen eraikuntza berriko baserria da. Komuna duten sei logela bikoitz ditu, horietako bat elbarrientzako egokitua. Telebista eta tximenea duen egongela bat du. Berogailua dago eta sukaldea dohain erabiltzeko aukera ( ondo ekipatua). Badu ere mahaiak dituen terraza, Zarautzera, Oriora eta Donostirako bistak dituena. Pagoetako Parke Naturalean kokaturik dago, non animali ezberdinak ikus daitezke. Inguruan zenbait jarduera burutzeko aukera dago, besteak beste, zaldiz ibiltzea eta piraguismoa. Neguan zehar gazta nola egiten den eta ardien eraitsiera ikus daitezke.
Etxe osoa alokatu daiteke.