Ondarre gaztaren ondare
Goiburu familiak orain dela 6 belaunaldiz baino gehiagoz Latxa ardiak izan ditu eta 200 urte baino gehiago daramatzate Idiazabal ardi-gazte egiten, modu artisanalean.
Gure gaztandegi txikia Goierriko bihotzean kokatzen den Segura herrian dago, 500 urte baina gehiago dituen (XVI. mendearen erdialdean sortua) Ondarre izena duen baserri batean. Baserri ondoan, ardiak, larrea, gaztandegia, heltze ganbera eta ketegia daude; eta baserri azpian museo txiki bat dago gure aiton-amonek erabiltzen zituzten antzinako tresnekin.
Gainera, gure gazta, Idiazabal gazten artean sarituenetako bat da. 1920ko hamarkadatik aurrera nazio eta nazioarteko sariak jaso ditu. Gainera, gure gaztak Idiazabal gazten sari garrantzitsuena hiru aldiz irabazi du (Ordiziako lehiaketa), non gure azken gazta irabazlea, 13.050€-gatik saldu zen, munduko garestienetakoa bihurtuz.
Bisita guztiak guk egiten ditugu, hau da, gaztak egiten ditugunok eta ardiak zaintzen ditugunok, horrek dituen onurekin.
Eskaintzen ditugun esperientziei buruz:
1- Idiazabal lurraldea: Gazta erdia 13.050€-gatik? + Sekretuak eta dastaketa (iraupena 90 min gotxi gorabehera):
-Ukuilua: Bertan gure Latxa ardiak ikusiko ditugu eta kontatuko dizuegu nola zaintzen eta elikatzen diren, eta jaiotzei, jetzialdiei, ile-mozteari, etb. buruz informazioa jasoko duzue.
-Larrea: Aizkorriko paisaia atzealdean izanik, gure larre berdeak ikusiko ditugu eta haien erabilpenari buruz kontatuko dizuegu.
-Museoari bisita: Baserriaren azpialde berrituan, antzinako tresnak eta argazkiak, sariak eta baita ere, gure gaztaren elaborazio prozesuari buruzko bideo bat ikusiko dugu.
-Gaztandegia: Gure gaztandegia bisitatuko dugu eta baita gazta elaboratzeko prozesuaren pausoak ere.
-Heltze ganbera: Gure gaztak erakusten ditugu eta nola zaintzen ditugun saltzeko bere puntu optimoan egon arte.
-Ketegia: Gure aiton-amonek egiten zuten modu berean egiten jarraitzen dugu.
-Bukatzeko: Gure 2-3 gazta moten eta gazta krema edo gaztarraren dastaketa egingo dugu. Hau guztia sagar gozoz, uraz, sagardoz, eta ogiaz lagunduta.
2- Idiazabal lurraldea: Gazta egin nahi al duzu? + dastaketa (iraupena 120-135 min gutxi gorabehera):
Esperientzia honetan, aurrekoan esandako berdina egingo da, baina gainera, bezeroekin batera gure gazta egin ahal izango dugu, modu artisauean.
Bukatzeko, egindako gazta dastatuko dugu, etxeko gaztarekin batera. Hau guztia sagar gozoz, uraz, sagardoz, eta ogiaz lagunduta.
Fechas en las que se ofrece esta experiencia y temporadas