Iraganean, gure gurasoek gure baserriko ateak ireki zituzten eta Udaleku bihurtu zuten euskara hobetu edota ikasi nahi zuen jendearentzat.
Urte horiek gogoratuz, berriro irekitzen ditugu ateak, lastategia eta ganbara zaharberritu eta landa-apartamentu bihurtu ondoren.
Atsegin handiz hartzen dugu bisitataria, itsasotik gertu mendiz inguratutako gure landa-ingurunean.
Zatoz eta lagun gaitzazu inguruko mendiez izendaturiko Ertxin, Xoxote, Erlo eta Kakute apartamentuetan. Erlaxatu eta gozatu naturaz.
Apartamentu guztietan egonaldi ahaztezina ziurtatzen saiatu gara, gure bezeroei erabateko atsedena eskainiz.
4 apartamentuek (horietako bat egokitua), beraien sukalde-jantoki-egongela eta bainugelak dituzte, atseden hartzeko gela erosoak.