Valdegoviako bailaran kokatua, Corro herrian zehazki, MOLINO SOLAPEÑA nekazalturismoak hurbiltzen den edonorri ingurune pribilegiatu batetaz gozatzeko aukera ematen dio, ondare historiko, artistiko eta naturalean aberatsa. Bertan, herrien errustikotasunak, betiko nekazaritzak eta abeltzantzak, baso eta animalia aberastasunak, jendearen apaltasun eta ohiturak… natura bere egoera garbienean aurkitzeko ingurunerik egokiena osatzen dute. Nekazalturismoa Corro herrian aurkitzen da, Carria arrokaren aurrean. Errota zahar honek bazter bakoitzean Bailara eta herri honetako historiaren zati bat jasotzen du, aintzina gizarte funtzio garrantzitsu bat betetzen zuelarik. Bere mekanismoa mantendua izan da eta lanean dirau, mendeen barrena jendearen eguneroko bizitzari aurre egiteko orduan erreferentzi izan den jarduera bat ezagutzeko aukera ematen duelarik. 2003. urtean eraberritua, bere xarma errespetatu nahi izan da une oro, gure bisitariei oraindik “benetako” zaporeaz gozatzen duen toki baten xarma eskaintzeko, egonaldia ahaztezina bihurtuko duen erosotasun guztiekin bateratuz. Telebista eta bainugela duten 5 gela ditugu, baita elbarrientzat ezin hobeki moldatutako telebista eta bainugela duen gela bikoitz bat ere; Egongela-sukalde bat telebista eta bideoarekin, sukaldea guztiz hornitua bezeroentzako, aparkalekua, berogailua, tximinia eta zonalde berde lorategidunak.