Ibarrangeluko Merrutxu Baserria hondartzetatik 3 kilometrotara dago, Urdaibaiko parke naturalean. Merrutxu baserria inguruko zaharrenetakoa da, XVI. mendekoa, 500 urte baino gehiago ditu. Jatorriz bustin eta pesozkoa, belaunaldietan bilakatua gaur egun duen itxurarekin gelditu arte. Bere azken zaharberritzean, bezeroari begira, ahalik eta dotoretasun handienarekin, erosotasuna eta teknologia, natura, nekazaritza eta enologiarekin bateratzen saiatu gara. 20.000 metro karratuetan baserria, upeltegi txiki batekin; mahastia, Merrutxu Txakolina (jatorrizko izendapena duen ardoa) ekoizteko; bi negutegi, non Gernikako piperrak eta entsalada tomateak hazten diren; eta lorategi inguruak eta aparkalekua. Ostatu eskaintza logelaka (hauetako bat bereziki ezinduentzako egokitua), zein apartamenduka (guztiz hornituak eta sukaldearekin, office moduan) ematen da, eta guztiak ere berogailua, guztiz osatutako komuna, telebista digitala eta internet wifirako lotura dute.