Mercedes Etxea landetxea Arabako Kripan herrian kokaturik dago, Arabar Errioxako eskualde ardogilean, eskualdeko hiriburu den Guardiatik oso gertu (10 minutura). Erlaxatu, lasai egon, landazabal eta inguruko mendietatik ibilaldiak egiteko eta egun batzuk igaroteko leku parekabea.
Etxea 1748an eraiki zen eta 2018 urtean eraberritu da. Solairu nagusiaz gain, bi solairu ditu; solairu nagusian sukalde haundi bat eta jangela-egongela daude, mugikortasun murriztua duten pertsonentzako egokitutako logela eta bainuarekin batera; goiko solairuetan komun propioa duten lau logela.
Logela guztietan, zein egongelan Movistar Plusera sarbidea duen Smart Telebista dago. Dohako Wifi zerbitzua eskeintzen da. Gosariak prezioaren barnean daude, baina ez ditugu zerbitzatzen, hau da, gosari perfektua egin ahal edzazun osagarri guztiak zure eskura utziko dizkizugu. Udaran baldin bazatoz, herriko pistinetarako sarrera eskeiniko dizugu gainera.