Baserri eraberritua, bista zoragarriekin, ingurune natural batean kokatua, Hondarriabiako hirigunetik 5 minututara. Hondarribia kostaldeko herri zoragarri bat da Monumento Historiko Artistiko izendatua, arrantzale herri bateko arkitektura herrikoia mantentzen duelarik. Donostiatik 20 km.tara dago, Frantziako mugatik 3 km.tara eta Aiako Harriko Parke Naturaletik hurbil. Naturaz nahiz hondartzaz gozatu nahi dutenentzat leku egoki batean kokatua, azken hau 5 minututara dagoelarik. 6 logela bikoitz ditu bainugela osoekin eta horietako bat ezinduetzako egokitua. Ostalarien erabilerarako egongela erosoak, telebistarekin eta mahaiko jolasentzat liburutegiarekin. Lorategira begira terraza ederra, bista zabalekin non gosariak zerbitzatzen diren. Baserriko produktu tipikoen salmenta. Ekintzak: xendazaletasun (senderismo), mendiko bizikletak, zaldiekin ibilaldaik eta kostatik hurbil egoteagatik era guztietako uretako ekintzak.