´LONGA NAGUSI´ baserria 1388. urtetik ezagutzen da Ziortzako Kolegiataren esku zegoen animalien eskorta edo ukuilu bezala. Eskorta hauek animaliak bazkatzeko edo zaintzeko esparru biribilak ziren. Baserri honetan jaio zen 1783.ean Independentziako gerran hain ospetsu egin zen eta Valentziako Kapitain Jenerala izatera heldu zen Antxia eta Urkizatar Longako Fco. Tomas, ´Jeneral Longa´. Gaur egun nekazalturismorako berriztatua eta egokitua izan da. Bertan 6 logela bikoitz daude, bainugela, telebista eta berogailuarekin, honetako bat elbarrituentzako egokituta dagoelarik; hortik aparte, egongela bat beheko suarekin, sukalde-jantokia eta inguruko bista atsegingarriak gozatzeko aukera ere bai.Mallabia herrian, (Bizkaia), Oiz mendiaren barrenean kokatua dago. Bisitariak aukera ditzake ibilbideak egitea (senderismoa), bizikletazko edo zaldizko jardunaldiak eta baita autoz 20 minututara aurkitzen diren hondartzetara joatea ere. ZERBITZUAK: Ostatua, gosaria, afaltzeko aukera eta bere aparkalekua.