Baserriko bizitzarengatik, hiriko zarata eta keak alde batera utzi zituen famili gazte bat gara. Naturan kokatuak, zelai orlegiz eta baso zarbatsuez inguratuak, Zarautz eta Donostiatik gertu. Aia, gure herrian 1700 biztanle daude 47,2Km2tan banatutak. Nekazaritza eta abeltzaintzan oinarritzen den bizimodua mantentzen da, gipuzkoako herri bateko usadio eta ohiturak bezela. Pixkanaka pixkanaka baserria zaharberritzen joan gara, eta lastategia eta tolarea zen tokian 10 pertsonentzako etxe bat daukagu. Ezinhobea famili eta lagun bileretarako, 5 logela, bainuak, sukalde-jangela ikuspegi zoragarriekin eta terraza dauzka. Ikulua zegoen lekuan 2 logela bikoitz bainudun dituen apartamendua dugu, terraza, sukaldea eta egongela-jangela. Era berean logelaka ere aloka daitezke bi logelak. Atari ireki handi bat dugu, ezin hobea haurrak jolastu dezaten, atsedenerako edo barbakoa prestatzeko. Bezeroen eskura ohe gehiagarriak eta sehaskak dauzkagu. Logela guztiak berogailua dute, sukaldeak guztiz hornituta daude, eta egongeletan telebistak daude. Gosariak ematen dira eta aurretik eskatuta bazkari goxoak prestatzen dira baserriko jakiekin.