Larrakoetxea Landa-etxea mendixka batean, Plentziako Badia zoragarrian kokatua dago, izen berdina daraman bizkaiako herrian. Orain dela gutxi irekia (2004ko abendua), baserri zahar baten gainean eraikia izan da, kalitateko materialak eta egur nobleak erabiliz. Luxusko 6 logela dauzka, bi egongela handi, kanporaldeko terrazak, ataria, kafetegi-taberna, lorategia eta bertako zuhaitzak (haritzak, pagoak, gaztainondoak, e.a.) dituen baso propioa. Honetaz aparte, jatetxe zoragarria du, txingarrian eginiko haragi eta arraietan berezitutakoa, eta baserriko ohiko azkenburukoekin. Itsasoaren mugagabetasunaren aurrean, zelai, zuhaitz eta baserriz inguratuta, bisitariak Kantauri Itsasoaren ikuspegi zoragarriaz gozatu ahal izango du.