Inguruko ohitura, tipologia eta materiala errespetatuz egurrezko eta harrizko zutabez eraiki berri den baserria. Bergarako erdigunetik 1,5Km-tara tontor batean kokatua inguru zelaitxu zoragarri batean. Zelai hauetan etxekoak diren abereak aurki daitezke ( behi eta ardiak). Alde batetik Elgeta eta Kurutze-Berriko mendi kateak eta bestetik Elosua eta Karakate ikus daitezke. Bi sarrera erabat independiente izateaz gain, badu ere aparkaleku zabal bat, jolas-gune bat eta erretegia ( barbakoa) eta harrizko mahaiak dituen berde--gune bat. Komuna duten 6 logela eskeintzen ditu ( horietako 3 ohe zabalarekin, 2 telebistarekin) eta logeletako bitan ordezko oheak izateko aukerarekin. Logela guztiek ezinduentzako komun bereziak dituzte. Hiru logeletatik lorategira irten daiteke zuzenean. Egongelak telebista eta bideoa du. Badago sukalde-egongela bat ( txoko estilokoa) bilerak egiteko egokia telebista, musika katea eta tximenearekin. Sukaldea erabiltzeko aukera dago. Baserriko sustraiak kontutan hartuta apaindu dira logela guztiak eta hauetan erosotasuna eta sinpletasuna dira aipagarri. Gosariak etxeko produktu freskuez eginak dira ( esnea, marmelada, gazta, gurina, bizkotxoa,...). Baserriko produktuak saltzen dira. Konpainiako animaliak onartzen dira. Telefono mugikorrek kobertura dute. Jarduera aukerak: baserriko jardueretan eta familiak baserritik 50 metrotara egiten dituen nekazaritza eta abeltzantza jarduerei bisitak. Hauetan euskaraz aritzeko eta parte hartzeko aukera. Senderismoan aritzeko inguru aproposa ( oso gertu geratzen direlarik erdiaroko San Martzial ermita oso leku eder eta lasaia, Agarreko garaia gaur egun gipuzkoan geratzen den bakarra eta Intxorta mendia). Historiaz beteriko Bergarako erdingunera bisita gidatuak. 30 minutu baino gutxiagora daude Arantzazuko, Loiolako eta Antiguako tenpluak eta inguruko herri interesgarriak. EAE ko hiru hiriburuen erdigunean ( 45 minututara) eta Iruña-Pamplonatik 1,15 ordura. Ez dago kostatik hurrun ( 20 minutu).On parle français. We speak english. ASTEBURUETARAKO PREZIO BEREZIAK !!!