Urkiola eta Gorbeiako Parke Naturalen artean kokaturiko baserria. Belardi haundia eta txikientzako jokoak ditu.
Etxeak guztiz ekipaturik dagoen 4 pertsonentzako apartamentua, txoko haundi bat eta tximinia ditu. Bestalde, etxaldean bainudun 4 logela bikoitz ditu, 2 apartamentuetan bihurtu daitezkeenak sarrera independentea, egongela eta sukaldea baitute, eta beste 2 bainudun gela telebista duen egongelarekin.