Kaxkarre Landa-Etxea XVII. mende erdialdeko egur eta harrizko eraikina da, 2000.urtean bere egungo jabeek berriztu zutena.
Astigarragako Santiago Mendin kokaturik dago, Santiago bidean, Santiago Ermitatik 750 metrotara. Toki ikusgarri batean dago, mendiz inguraturik eta Urumea bailararen aurrean, Sagardo ekoizleen zonaldean. Donostiatik 8km-tara, gutxi gorabehera 10 bat minutu kotxez. Gure inguruan, hain ezaguna eta ederretsia den euskal sukaldaritza eta betiko sagardotegi menuaz gozatu ahal izateko sagardotegi eta jatetxe dezente daude.
Kaxkarre baserria hiru solairuz osaturik dago. Beheko solairuan egongela, jangela, sukaldea eta komuna daude. Bigarrenean bainudun bi logela daude, bat balkoiduna eta bestea terrazaduna, eta beste bi elkarbanatu beharreko bainuarekin. Hirugarren solairuan ugazabak bizi dira. Mendi eta basoz inguraturik dago, eta kulukadun lorategi polit bat eta erretegi eta atsedenerako mahaiak dituen beste bat ditu. Bere terrazatik ikusten diren sartaldeak paregabeak dira.
Kotxez minutu gutxira, Donostiako Kontxa, Ondarreta eta Zurriolara -iparraldeko surf hondartza nagusienetakoa-, Hondarribikora edo Hendaia, Donibane Lohitzune edo Landetako hondartza polit eta lasaietara heldu gaitezke. Garrantzizko ibilaldiak egiteko aukera ere badago, inguruko bailara eta herriak bisitatuz, hala nola: Oiartzun, Getaria edo Hondarribia. Autopistatik 5 minutura gaude, Bilbo edo Iruñeatik 45 bat minututara.
Xedezaletasuna, mendi bizikleta edota zaldi ibilaldiak burutzeko, edo besterik gabe, ikuspegien edertasunaz gozatzeko leku lasaia. Gosaria logelako prezioan barneratua dago.