XIX mendeko baserri baten ukuilu eta lastategiak izan ziren lekuan kokatutako landa-etxea da Izpiliku. Herri txiki eta lasai batean kokatua, Okoizta, Gorbeiako Parke Naturalean, eta mendi eta basoz inguratua. 2 logela bikoitz ditu, hauetako bat ezinduentzat egokitua, eta 2 apartamendu. Denak bainuarekin eta etxeko sukaldea erabiltzeko aukerakin. Logela bakoitza landare batean iradokituta dago: mitxoleta, erromeroa, ekilorea, eta izpilikua, honek bakoitza modu batekoa izatea eragiten du. Tximinia inguruan sortutako egongela edo irakurgela dira erakargarrietariko beste batzuk. Eta inguruan lorategia eta natura. Xendezaletasuna eta mendia praktikatzeko leku ezin hobea. Gainera, inguruak zaldi, bizikleta eta lur guztietarako ibilgailuetan osterak egiteko aukera eskaintzen du. Ezin ahaztu golfaz eta arraunaz. Eskaintza kulturala eta museoetakoa bermatuta dago, izan ere Gasteizetik 15 minututara eta Bilbotik ordu erdira gaude. Gure ezaugarrietako bat ingurumenarekiko begirunea da, beraz eguzkia aukeratu dugu gure etxeko energiaren hornitzaile bezela. Izpilikuren helburua, izena ematen digun eta toki askotan agertzen den izpilikuaren berdina da: zuentzako etxeko usai eta zaporea lortzea.