Illumbe 1.499 urteko baserria da, herriko zaharrenetakoa, lehen udal errolden arabera. Baserriaren atzekaldea zaharberritu da, lehen ´dolare´ izandakoa, egurrezko egitura zaharra mantenduz eta harria konponduaz. Kokapena ezin hobea da, izan ere, Andatzako Ibisasi mendiaren magalean dago eta N-634 errepidetik gertu. Donostiatik 10 Kilometrotara aurkitzen da, Oriotik 3,5era eta Zarautzetik 7ra. Se encuentra a 10 Km de Donostia, 3,5 Km de Orio y 7 Km de Zarautz. Apartamendurako bere sarrera propioa du, atari handi batekin. Apartamenduak 2 logela, egongela eta guztiz hornitutako sukaldea ditu. Logelak bikoitzak dira eta Telebista eta TDTa dute, eta bietako batean ohe gehiagarria jarri daiteke. Lorategia eta barbakoa ere daude. Zarautz-Orio eta Donostia artean gaude, sagardotegi gunean. Inguruan ekintza ezberdinak egiteko aukera dago.