Pagoetako Parke Naturalean kokatuta dagoen nekazalturismoa da, naturaz inguratuta. Aiako herrigunetik 7 km-ra dago. Baserria nekazaritza-ustiategia da eta instalazioen konforta eta bere jatorriarekin bat datorren dekorazioaz ezin hobeki konbinatuz berritu da.
Baserritik bertatik ibilbideak daude ibiltarientzat (seinaleztatutako bidezidorrak), Agorregiko Burdinolara, Lorategi Botanikora, Pagoeta mendira, Oriora (3 km), Zarautza, Aiara eta beste leku askotara joateko.
Hondartzak hurbil daude: Orio (4 km), Zarautz (4 km), Getaria (7 km), Zumaia (12 km); baita zenbait hiri ere: Donostia (15 min), Biarritz (45 min), Bilbo (1 ordu), Iruñea (1 ordu), Vitoria-Gasteiz (1 ordu). Horiek, kontraste handia eskaintzen diote bisitariari, tradizio kulturala, natura eta aisialdia konbinatuz, opor ahaztezinak igarotzeko eta leku paregabea aurkitu duten sentsazioa izateko.