Naturaz gozatu nahi baduzu, eta lasaitasunean egun zoragarri batzuk igaro, hemen duzu horretarako HARRIGAIN nekazalturismoa. Eraikin berria da eta apartamendu bakoitza bere sukaldea, egongela eta komunaz hornituta dago. Logela bakoitzean telebista dago. Lur erradiatzaile berogailua. Kanpoaldean, mendi zein itsasorako ikuspegietaz gozatzeko aukera izango duzu, ditugun portxe edo terrazetatik ere. Animaliak gustoko badituzu, beraiekin egon eta aritzeko aukera izango duzu. Oilo, behi, zaldi, ardi,...
Bertan lasaitasuna da nagusi, baina oso gertu dituzu Donostia, eta beste hainbat herri eta txoko ere.