Burua eta gorputza erlaxatzea behar duzu? Eguneroko zaratetatik eta mugimendutik ihes egitea? Leku berriak ezagutu?
Horrela bada, zatoz GOXO-GOXO Landetxera!
GOXO-GOXO Landetxeko jabeak Errezil izeneko herri txiki batean bizi garen familia bat gara. Geu ere landetxearen ondoan bizi gara. Gure logoa gure familian dago oinarrituta, eta esaldia gure haurren izenen esanahia da:
IBAI (Ibaia), IZARNE (Izarra), AGOITZ (Herri txiki bat), ZORION (Zoriontasuna) eta LOREA (Lorea).
“GOXO-GOXO, Herri txiki batean, Ibaiaren ertzean, Loreen artean etzanda, Izarretara begira, aurkitzen da Zoriontasuna”.
Landetxeak bi apartamentu ditu; bata ERNIO eta bestea XOXOTE. Argitsuak dira, eta bakoitzak bere terraza eta bere zelaia ditu, eta aparkalekua.
Ingurumen natural paregabean kokatua egonik, lasaitasuna da nagusi. Euskal Herria ezagutzeko kokapen egokia (hiriburuetatik gertu, kostatik eta barnealdeko enklabe zoragarrietatik gertu).
Umeekin etortzen diren familientzat haurrekin jolasean aritzeko zelaia, eta animalia ezberdinak ikusteko aukera inguruan (ardiak, arkumeak, txakurrak, oiloak, astoak…).