XV mendeko baserria, 2011 urtean berritua, antzinako eraikinaren ezaugarriak errespetatuz.
Euskal Herriko Deba Bailaran kokatua. Gasteiztik 15 minututara, Donostiatik 45 minututara ta Bilbotik, 45 minututara).Aizkorri Aratz Parke Naturalean, Leintz Gatzagara oinez joan daiteke, ta Oñatitik 15 minututara.
Baserria gelaka eta apartamentuka alokatu daiteke; guztiek dute berogailua, sukaldea, bainugela eta telebista. Gosaria eta afaria (janaria hortuko produktuekin eginikoa , etxeko janaria) eskaintzen ditu ostatu hartzen duten gonbidatuen enkarguz.
Baserriak bertan atseden hartzeko lorategi ederrakdauzka. Era berean, seme-alabekin gozatzeko prest dagoen espazio bat da: futbola, saskibaloia, zuhaitzetxola..
Baserritik bertatik, oinez Aitzorrotz tontorrera (738m) 60 minututa hel gaitezke. Ikusgarria da, harkaitz baten gainean baseliza bat izatearren. Bertatik bailara guztiaren bista oso politak ikus daitezke. Gainera, hau, Aizkorri Aratz Parke Naturalak daukan ate ezezagunetakoa da, baina, honek mendizaleentzat ibilbide asko egiteko aukera ematen du.
Badira baserritik beste hainbat ibilaldi aukera: antzinako "vasconavarro" trenbidearen ibilbidea jarraituz,Hiruerreketara (Deba ibaia jaiotzen den tokia) ibilibea, Eskoriatzako Elizateak , Leintz Gatzaga, erdi aroko herriaren itxura mantentzen duena, eta bertan daude gainera, Dorleta Santutegia, eta Gatz Museoa, non bisitariak gatza nola lortzen zen ikasi ahal izango du, kerizpean eta itsasoko urik ez dagoen toki batean itsasoa non ura lurruntzen gabeko leku batean . Leintz Gatzagara baserritik oinez joan gaitezke 20 minutuko pasiutxuan.
Ibilaldiak lauak eta errazak gustatuz gero, Urkuluko urtegia, Aretxabaletan, 7km ibilbidea bere inguruan gomendatzen dizuegu, eta baita Uribarri Ganboakourtegia,,oinez, bizikletaz edota udako hilabetetan bainu bat emateko aukerak ematen ditu eta.