Hondarribian dago, hondartza eta herriaren erdigunetik gertu (3 bat kilometrotara). Bertan tratu etxekoia eta gertukoa jasoko duzue.
Bere kokapenak, bai herriaren erdigune, bai itsaso eta bai mendiaren gertutasunak , aktibitate desberdinak burutzeko aukera paregabea ematen du.
Turismoa egiteko ere Hondarribitik hurbil bisitatzeko leku interesgarri franko daude.
Etxea
Egurrezko estruktura duen ereikin berria da. Hegoaldera dago begira eta 100 m2 terraza eder bat dauka, nondik bista zoragarri eta zabala ikus daiteke.
Lur eremua
Baserria 10.000 m2-ko lur saila baten barruan dago. Nekazalturismoak, sarreran, lasai egoteko jardina bat dauka eta gainontzeko lurrak nekazaritzarako erabiltzen dira; baratzea, frutarbolak… zeintzuk irizpide ekologikoa jarraituz lantzen diren.
Ingurua
Jaizkibel mendiaren magalean gaude, Guadalupeko ermitaren azpikaldean. Nekazal ingurune batean, naturarekin kontaktu bizi-bizian.
Gelak
4 gela bikoitza eta egongela eroso bat, 11 pertsonek hartu dezakete ostatu.
Hiru geletan ohe gehigarri bat jarri daiteke eta laugarrena mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokituta dago.
Gela guztiek bere bainugela dute, baita telebista ere.