INFORMAZIOA
Zumaian (Gipuzkoa) dago.
Luzera: 350 m
Zabalera: 175 m
Konposaketa: hondarra
Hondarraren kolorea: urre-kolorekoa
Hondar mota: fina
Egoera: uhin motelak
Urola ibaiak bere bokalean sortzen dituen paduren alboan eta Zuloaga Museotik oso gertu, Zumaiko hondartza nagusiak bere hondar-gune zabalaren lasaitasuna eskaintzen du.
ZERBITZUAK
Herri arteko garraio publikoa, aparkalekua, zaindutako aparkalekuak, picnic-gunea, kiosko-bainuetxeak, denboraldiko kioskoak, jatetxeak, hondartzainak, arrisku-seinaleak, gurutze gorriko postua, dutxak, komunak, telefonoa, pasealekua, garbiketa-zerbitzua eta zakarrontziak.
SAN TELMO ERMITA
Itzurun hondartzaren gaineko labarren ertzean dago kokatua. San Telmo Marinelen zaindaria da eta bere ohorez eraikitako ermitaren arkitektura herri estilokoa da.