Gorbeia (1.481 m) mendiaren babesean, han-hemenka dauden landa giroko baserriek osatzen dute Arratia eskualdeko herri txiki hau. Ezbairik gabe, Gorbeiako Parke Naturalak bihurtzen du Zeanuri erakargarri. Herriko lur gehienak naturgune paregabean daude; halere, bertako ondare historikoa ere nabarmentzeko modukoa da.
Erdigunean baserri kopuru gehien duen Bizkaiko herrietako bat dugu Zeanuri. Herri arkitekturaren adierazgarri dira baserriok, udalerriko ondare oparoaren adibide bat.