Zarautzek, herri barnean, hondartza eder eta luzea du. Herriko tokirik ederrenetakoa da eta, horregatik, bertakoentzako topagune eta pasealeku.
Pasealekuan eskultura modernoak daude eta betiko toldoekin batera, halako ukitu orijinal eta bitxia ematen diote tokiari.
Olatuen berezitasunak oso aproposa egin du surf zale direnentzat. Hondartzan, pasealekuan edo Zarautz Getariarekin lotzen duen errepide ondoan dauden itsaslabarretan ibiltzea jarduera lasaigarri eta mesedegarria da, inguruaren edertasunagatik
ZERBITZUAK
Herri arteko garraio publikoa, aparkalekua, ostatua, kanpina, picnic-gunea, garaiaren araberako kioskoak, jatetxeak, hondartzainak, arrisku-seinaleak, udaltzaingoa, gurutze gorriko postua, dutxak, aldagelak, komunak, telefonoa, pasealekua, garbiketa-zerbitzua, zakarrontziak, eguzkitakoak, hamakak eta alokatzeko uretakoak.