Villanañe herri txikian, Añanako Kuadrilan, Erdi Aroko arkitektura zibilaren eredu eder bat aurkituko duzu: hain zuzen ere, Varonatarren Dorre-Jauregia, lurraldean hobekien kontserbatu den multzo gotortua.
Dorre bat (XIV.-XV. m.), guardiaren zaintzarako eraikinak (garitoiak) eta kanoi-zuloak (kanoiek tiro egiteko zuloak), eta defentsa-elementurik gabeko jauregi bat dauzka. Gidari baten laguntzaz bisitatu ahal izango duzu.
10 metrotako oin karratua du dorreak eta beheko solairua, hiru solairu eta 4 urjauzitako teilatuz osatua dagi, alemenez josita dagoelarik. Defendatzeko 4 gaztelubegi eta iluminazio zuloak ditu, hiru ataletan landutako puntadun arkiko bi leiho nabarmenduz. Gaur egun behe eta lehen solairuak jauregiaren zati dira. Bigarren solairuan almenetara eramaten duten eskailerak aurki daitezke. Eskailera hauek berriak dira, eta beraz, diseinu berrikoak. Teilatuaren estruktura metalikoa da.