Santa Katalinako Lorategi Botanikoa edertasun hunkigarria duen paradisu naturala da. Tresponde herrian, Iruña Okako udalerrian dago, izen bereko komentu baten hondakinen gainean kokatua. Bost kontinenteetatik ekarritako 1.200 landare-espezie baino gehiago hartzen ditu. 40.000 m² baino gehiagoko azalera batean, prestatutako hiru ibilbideetan, bertako landareak, ekialdekoak, Australiako zuhaitzak, espezie urtarren aniztasun handia, e.a. ikus daitezke.
Azalera
40000 metro karratu
Datu interesgarriak
Ingurune honetako orografiak hiru klima-baldintza onartzen ditu; ondorioz, hiru landaredi-mota daude: mediterraneoa, atlantikoa eta mistoa
Vitoria-Gasteizetik distantzia
12 km.
Kokapena
Iruña Okako udalerrian, Badaya Mendilerroko inguruetan
Bertaratzeko bideak
Vitoria-Gasteiztik, A-3332 eta gero A-4359 hartuta. Hona hemen beste aukera bat: N-1 hartu A-3332rekin lotzeko