Sert pintorearen mihise liluragarriak, XVI. mendeko klaustroa, etnografia-saila edota pintura-bilduma San Telmoren aniztasun ederra areagotzen dute, egun berritze eta handiagotze lanetan.
Eraikina berak bisita merezi du, San Telmo museoa domingotarren komentu izandako eraikinean baitago, Alde Zaharrean. Komentua izatez gain kuartela ere izan zen museo bihurtu baino lehen. Klaustroak, XVI. mendekoa, arreta berezia eskatzen du, eta antzinako bere eliza ere bai, José María Sert pintorearen argi-ilun koloreko mihise handiek hormak estaltzen dituztela.
Berritze eta handiagotze proiektu garrantzitsu bat aurrera eramaten ari da egun. San Telmo Museoak Gipuzkoako herri memorian ibilbidea proposatzen du, eta bere bildumen aniztasuna ikusteko aukera ematen digu, etnografia, arte ederrak eta arkeologia sailetan. Grekoa edota Rubens dira europar pintura klasikoaren erakusgarri, eta euskal pinturari eskainitako ikuspegi zabalak Ignacio Zuloagaren lana azpimarratzen du.