Gorlizko hondartza Euskal Herrian dagoen seguru eta ederrenetariko bat da.Maskor itxura duen Gorlizko badia babesten du.Toki paregabea da paisaiaz gozatzeko eta atseden hartzeko, baita bodyboard, murgilketa eta igeriketa bezalako ur kirolak egiteko ere.
Gorlizko ospitalea, Gorlizko hondartzaren aurrean kokatzen da eta herria eta hondartza bitartean pinudia aurkitzen da.Hemen jardunaldi atseginak pasa daitezke baita barbakoetan janaria prestatu ere.
Hondartzaren amaieran, Astondo atzekaldean, oso interesgarria den fenomeno geologiko bat ikus daiteke: Harri bihurtutako aremuneak. Euskal Kostalde osoan eredu bakarra da. Dunen albotik ibilbide bat gora egiten du itsasertzetik ,eskailera tarte batzuetatik, itsasargirako bidea.
ZERBITZUAK
Herri eta auzo arteko garraio publikoa; Bizkaibuseko A3499 eta A3451 lineak. Aipatzekoa da ere Plentziako metroaren gertutasuna.
Jatetxea, hondartzainak, arrisku-seinaleak, dutxak, komunak, denboraldiko kioskoak,
garbiketa zerbitzua eta zakarrontziak. Dohako 679 parking leku eta 15 elbarrituentzat.
Dohako Wifia eta bizikleten alokatze zerbitzua.
Deskantzurako esparrua pinarrean, parrillak eta mahaiekin.
Turismo aktiboa egiteko aukera: kanoak, snorkel, Nordic Walking