Erromatar Inperioak, aspaldi zaharrean desagertu bazen ere, europar kulturan izan duen eragina sakona izan da. Oiasso Erromatar Museoak Bidasoa aldean aurkitutako hondakinak biltzen ditu.
Oiasso museoak, Irunen inauguratua 2006ko uztailean, erromatar ondareak Bidasoako eskualdean eta Bizkaiko Golkoan utzi zuen arrastoa erakusten du. Oiasso hiria izandakoaren inguruan aurkitu diren hondakinak biltzen dituen arkeologia-gunea da.
Museoak hiru areto nagusi ditu. Lehenengoan, erromatar kulturak Bidasoan izan zuen eragina aztertzen da, bigarrenean Oiassoko portua izandakoren jarduera agertzen da, eta hirugarrenean Oiasso hiriko bizimoduaren adierazgarri diren objektuak biltzen dira. Erromatar oinetakoen zolak, orraziak, jostorratzak edota zeramika aurkituko ditugu, besteak beste.
Bisitaldi gidatuak:
Ordua eskatu behar da 943 63 93 53 telefonoan. Oiasso Erromatar Museoa, asteartetik ostiralera 10:00etan, 12:00etan, 16:00etan eta 18:00etan. Larunbatak: 11:00etan eta 17:00etan. Santa Elena baseliza, asteartetik ostiralera, 11:30etan, 13:30etan, 17:30etan. Larunbatak: 12:30etan eta 18:30etan.