Asalduzko garai bateko urteetan bandokideen arteko borrokek Euskal Herria suntsitu zuteneko testuinguruan sortu zen Muñatones Gaztelua XIV. eta XV. mendeetan zehar eraikitze prozesu luze baten ondoren.
Bizkaiko ondare arkitektonikoaren ale nabarmenetako da; horregatik, bere aparteko balio historikoa eta kontserbatutako aztarnen garrantzia ezagututa, Monumentu Multzo izendatu zuten.
ORDUTEGIA
-Udako Bisitak
Bisita gidatuak jende ororentzat.
Noiz: ekainaren 15etik irailaren 14ra bitarteko igandeetan.
Bisita gidatuak egiteko ordutegia: 11:00etan eta 12:30ean
-Muñatones eta eskolak
Gaztelutxiki deritzon bisita gidatua eskola eta udaleku taldeentzat.
Noiz:Maiatzean, ekainean, uztailan eta urrian (asteartetik ostiralera).
Ordutegia:goizean, 10:00-14:00 eta arratsaldean 16:00-19:00
*Programatik kanpo aurretiaz hitzartutako bisitak egiteko aukera ere badago.