Kanpoko hormak estaltzen dituzten adreilu gorriak ikusgai dira badia guztian zehar, eta jauregiak ere badiari begiratzen dio "Belle Époque" garaitik.
Maria Kristina erreginaren aginduz eraiki zuten XIX. mendearen amaieran, udak bertan pasa nahi zituen Gortearentzat. Garai hartako eraikin ingelesen estiloari jarraituz, Selden Wornum arkitektoa kontratatu zuten. Donostiako lekurik ikusgarrienetakoan dago. Loretopean, Ondarreta eta Kontxako hondartzek bat egiten duten lekuan, badiako zein hiriko ikuspegia ikaragarria da. Egun, parkeak zabalik dirau guztien gozamenerako, eta Miramar jauregia Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaroen eta Eusko Ikaskuntzaren egoitza da.