Mendozatarren dorrea gotortutako jauregiaren eta dorrearen eredu garbia da. Penintsulako leinurik ospetsuenetariko bat zen Mendozatarren etxebizitza izan zen mende bat baino gehiago. Iñigo Lopez de Mendozak XII. mendearen hasieran eraikiarazi zuen.
Gotiko zibilaren osagaiekin, beheko solairua eta beste lau solairu gehiago ditu. Jauregi honen aurrean harresitxo batek inguratutako eremu bat dago. Harresiak zirkuluerdiko sarbidea dauka.
Azken solairutik Arabako lurraldeko sail luze-zabalak ikusi daitezke, baita Badaiako mendilerroa eta Gasteizko mendiak ere.
Kartzela gisa erabili zen. Mendozatarren dorretxea 1963an zaharberritu zuten, Arabako Foru Aldundiaren eskuetara pasatu zenean. Gaur egun, heraldika-museo bat dago bertan.