Riscaleko Markesaren oinordekoen ardoen historia ezagutu nahi baduzu, Eltziegoko (Araba) upeltegiak dira lekurik aproposena.
1858. urtean sortu zen familia honen lehen upeltegia. Han aurkitzen da Katedrala, Riscaleko Markesak bere altxorrik preziatuena gordetzen duen botilategia: bilduma esklusibo bat, 1862 urteaz geroztikako botilekin osatua.