Lea ibaiaren bokaletik oso gertu dago Lekeitioko portua. Sarreraren ezker aldetik San Nikolas uharteak agurtzen gaitu.
Lekeitio arrantzari zuzenean lotuta dagoen herria bada ere, ugari dira bertan dauden laket-ontziak, eta handia ere bai herriak gaur egun lortu duen interes turistikoa.