Larraul 280 biztanleko herria da, Ernioren magalean.
Bertako Museo Etnografikoak garai bateko nekazal munduaren bizimodua eman nahi du ezagutzera, orduko bizimodua eta gaur egungo bilakaera ezagutzeko parada eskainiz.
Bertan ikusteko aukeren artean laia, goldea, gurdi motza, lanabesak, gari-makina, sagardo-dolarea, lapikoak, kutxak, argizaiolak, erretratu zaharrak,... baita herriko pertsonaia den Pello Joxepe ere.
Baina Larraulgo Ekomuseoaz gain, Larraulek baditu eskaintza gehiago ere. Larraulgo Ekomuseoa sortu zenetik, 2009an, herriak dituen aukerak ezagutzera emateko eskaintza zabaldu egin da.
Eskaintza hauen artean bisita ezberdinak ditugu, bai Txuringadi errotara, bai Larrola baserrira. Tailerrak ere baditugu, aukera ezin hobea eskola umeak, familia osoak edo lagun taldeak parte hartzeko. Eta inguruak ezagutzeko, zer hobeto ondareen ibilbidea baino, bertan perratokia eta karobia bisitatuz.
Aukera guzti hauekin Larraulera bertaratzea ezinbestekoa duzue eta goza ezazue hemengo eta gaur egungo bizimoduaz.