La Perla Talaso Sport zentro ezagunak talasoterapia alorrean teknologia modernoena erabiltzen du eta Europako garrantzitsuenen artean dago. Talasoterapia, relax, estetika, fisioterapia eta gorputz tratamenduak eta askotariko masajeak eskaintzen ditu. Mediku, estetika eta nutrizio kontsultak egiteko aukera ere eskaintzen du.
Orotara bost gune ditu talasoterapiak: hidroterapia igerilekua, erlaxatzeko igerilekua, jacuzzi panoramikoa, sauna lehorraz, itsas lurruneko bainuaz, ur hotzeko igerilekua eta urmaelaz eta lurruntze bainuaz osaturiko kontrasteen gunea eta bosgarren eta azken gunea den atsedengunean atseden hartzeko egokiak diren etzaulkiak eta infragorriak dituzten etzaulkiak ditu.
Zirkuitura sartzeko gutxieneko adina 6 urtekoa da. 14 urtetik beherako haurrek heldu batekin egon behar dute beti. Bainujantzia, txapela eta toalla erabiltzea beharrezkoa da. Nahi duenak bertan erosi ditzake bainujantzia eta txapela eta toalla alokatu.
NOLA IRITSI
Errepidez
Bilbotik, A-8 autobidetik joan daiteke Donostiara eta Gasteiztik, berriz, N-1 errepidetik. Ondarretatik sartuta, 2. irteera hartu. Eskuinera jo Maitia kalera sartzeko eta ondoren, Bentaberri kaletik abiatu. Azkenik, eskuinera biratu Zumalakarregi hiribidean sartzeko eta Kontxako pasealekura helduko gara. Bertan dago La Perla Talaso Sport zentroa.
Garraio publikoan iritsi
Autobusez: Donostiabus konpainiaren 16. lineak geltokia du La Perlaren ondoan.