La Arena hondartza Muskiz eta Zierbena herrien artean dago, Bizkaiko kostaldearen mendebaldeko muturrean. Jende gehien hartzen duen hareatzetako bat dugu.
966 metro ditu luzera eta bertan, zerbitzu asko dago eskura. Sorosleek eta hondartzainek, esaterako, erabiltzaileen segurtasuna eta erosotasuna zaintzen dituzte. Ongi hornituta dago gainera, dutxak, komun publikoak, iturriak, oinak garbitzeko guneak, bizikleta-guardak eta sarreran aparkalekua baititu.
Inguruetan, bestalde, mahaiak, eserlekuak, barbakoak, harraskak eta ping-pong-ean jolasteko tokiak dituzten aisialdirako guneak eta taberna daude. Halaber, bainu freskagarria hartzeaz gain, jarduera ugari egiteko aukera ederra eskaintzen digu hondartzak, tartean surfa, boleibola edota piraguismoa.
Nabarmentzeko modukoa da ISO 9001 (kalitatea) eta ISO 14001 (ingurumenaren kudeaketa) ziurtagiriekin saritu dutela La Arena hondartza.